Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

VIII JARDUNALDIAK: ANTIMILITARISMOA ETA MEMORIA HISTORIKOA.

Antimilitarismo eta Memoria Historiko Jardunaldien VIII. edizioak “Arma autonomoak debekatzeko bidean: gerrarik gabeko mundua posible al da?” gaia jorratuko du “Stop Killer Robots”-en (Robot Hiltzaileak Debekatzeko Kanpaina) partaidetzarekin. Ekitaldia Gernika Gogoratuz, Mugarik gabeko Ingeniaritza, Gernikatik Mundura, Ideasur eta Stop Killer Robots-ek antolatzen dute eta datorren azaroaren 18an eta 19an ospatuko da.

Bi jardunaldiak UPV/EHUko BBCollaborate plataformaren bidez izango dira.

Aurtengo hizlarien artean Roser Martínez eta Joaquín Rodríguez izango ditugu, biak arma autonomo hiltzaileak debekatzeko (LAWS) egin duten ikerketa, argitalpen eta lanagatik, eta estatu mailan “Stop Killer Robots”kanpainako arduradunak izategatik sarituak izan direnak.

Gainera, edizio honetan armen merkataritzan, armagintzaren finantzaketan, armen eta garapen militarraren ikerketa eta garapena (I+G) atzerrian, eta abarren ikerketan lan egiten duen Centre Délas per la Pauko Tica Font ere izango dugu.

Programa Rodrigo Méndezek, Kolonbiako Diplomatuak, Joseba Sanzek, La guerra empieza aquí / Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformakoa, eta Iban Zalduak, Idazlea eta “Una visita al museo de Armería” ipuinaren egilea.

Argibide gehiago: https://www.gernikagogoratuz.org/eu/event/viii-jardunaldiak-antimilitarismoa-eta-memoria-historikoa/