Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

??_*BOLIVIAKO ESTATU KOLPETIK URTEBETERA. ZEIN DA EGOERA?*_??

Egun batzuk barru *MASen gobernuaren kontrako Estatu kolpetik urtebete* beteko da. Oligarkiak martxan jarritako planak, OEAren ezinbesteko estaldurarekin, burgesiaren eta inperialismo _yanqui_aren mesedetarako gobernu bat inposatzea lortu zuen. Diktaduraren kontrako erantzun herritarra polizia eta ejertzitoaren balekin zapaldua izan zen. Errepresioaren bi gertaera nabarienak *Sacaba eta Senkata-ko sarraskiak* izan ziren.

16 minutuko dokumental honetan gertakizun horien kronologia ikusiko dugu lekuan bertan hartutako irudien bitartez. Jarraian, dokumentalaren egilearekin solasaldia izango dugu, kolpearen nondik norakoetara gehiago hurbiltzeko baita *urriaren 18rako* Bolivian deituta dauden *hauteskundeen aurrean aurreikusten diren agertokiak* ezagutzeko ere.