Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Herri mugimenduetatik eta herri mugimenduentzat sortutako ezagutza, dinamika zein tresnak gordetzeko eta partekatzeko kutxa birtuala duzue Biltokia. Esperimentu hau Bor Bor (K) Herri Jakintzen Laborategia proiektuaren baitan abiatu genuen,  ibilbide luze baten ostean, heldu da aurkezteko garaia!

 

Tresna honen helburu nagusia,  herri mugimenduentzako baliabide eta materialak elkartrukatzeko gune birtual praktiko bat izatea da. Bertan bildu dira, bidean sortzen joan garen baliabide eta tresna pedagogikoak, baita beste hamaika txokotako kolektiboek sortutako materialak ere (euskaraz eta gaztelaniaz batez ere). Bilatzailearen bitartez, norbere beharren arabera aukeratzeko aukera ematen du, baita dinamika, bideo eta irakurgaiak deskargatzeko ere. Honez gain, espazio interaktiboaren biez tresna hau hornitzen joatea da.