Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Datorren maiatzaren 25ean, larunbata, Supersur autopistaren handitzearen kontrako 2 mendi martxak egingo ditugu. Topalekua Bilboko Zabalburu Plazan izango da 9:30etan.

Supersurra Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta dago eta ondorioen artean aipagarriak dira hauek:

  • 47 milioi euro kilometro bakoitzeko, 2 minutu baino ez aurrezteko.

  • Pagasarriko Bolintxu babes bereziko zonaldea kaltetuko du.

  • Aurreikusitako trafikoaren % 50era ere heldu ez den autopista da.

Irteera hauen bidez Bolintxu ibarraren balore naturalak, Supersur handitzearen ibilbidea eta autobide honek sortutako inpaktu latzak ezagutuko ditugu.

Mendiko botak, arropa egokia (txubaskeroa ez ahaztu), edaria eta jateko zerbait ekartzea gomendatzen da.

Apuntatzeko: Juan: 656.795.105 eta Oskar: 675.703.080

Antolatzailea: Ampliación Super Sur Ez! Plataforma.

Anima zaitezte etortzera eta zabaldu! SUPERSURRAREN LUZAPENARI EZ!

 

  • Twitter
  • Facebook