Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Egoera oso larria da berriz ere eta hainbat hamarkadatan osasunean, hezkuntzan, zaintzan, enpleguan…, murrizketak egin dituztenek erabat babesik gabe utzi dituzte langile- eta herri-klaseak eta, bereziki, sektorerik ahulenak:
• autonomoak,
• negozio txikiak dituen jendea,
• kultur munduko langile eta sortzaileak,
• jan ahal izateko bi edo hiru lan dituzuenak,
• osasun langile eta zaintzaileak,
• hilabete bukaerara iristeko inoiz baino zailtasun gehiago dituztenak

Datorrenerako prestatu behar gara. Aste gogorrak datoz. Berriz ere elkar zaintzeko deia egiten dugu, arduraz jokatzekoa. Eta bestetik, mobilizatzen eta borrokatzen segitzeko deia luzatzen dugu.
Eguna: azaroak 14 larunbata
Ordua: 13:00
Non: Oñatiko Plazan
AZALDU ZAITEZ!!

Herri honek duen sen komunitarioa, gure baliorik onenak aktibatzeko garaia da berriz ere: elkartasuna, auzolana eta interes indibidualen gainetik, interes kolektiboen alde dena ematea. Hori da esperantzaren atea zabaltzeko giltza.

ELA-LAB-STEILAS-IKAMA-EHBILDU-SORTU-DUINTASUNA-SARE FEMINISTA-BARGASTAK-ERNAI-GAZTE ASANBLADA-OÑATIKO OSTALARIAK- OÑATIKO HAINBAT KULTUR ERAGILE