Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

EHUren finantzaketa handitu, lan-baldintza duinak eta kalitatezko unibertsitate publiko bat bermatzeko

 Ostegunean, hilak 12, EHUko ikasturte berriari hasiera emateko ekitaldi instituzionala ospatuko da Leioako Areto Nagusian, EHUko eta Eusko Jaurlaritzako agintarien presentziarekin.

 Berriro ere, Eusko Jaurlaritzaren zein EHUko agintarien hitz politak entzungo ditugu unibertsitate publikoaren norabidearen inguruan. Pasa den ikasturtean, ordea, bost greba egun egin genituen eta eskakizun haietako asko bete gabe eta indarrean diraute oraindik.

 LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok gure aldarriak plazaratu eta agertaraztera  deitzen zaituztegu, Leioako Areto Nagusiaren atarian, goizeko 11etan.

 EHUn lan- baldintza duinak eta kalitatea bermatzearen alde

Prekarizazio eta diskriminaziorik gabeko unibertsitatearen alde

Euskal jendartearen zerbitzura dagoen unibertsitatearen alde

Parte-hartzailea, irekia eta dinamikoa den unibertsitatearen alde

Nahikoa baliabide daukan unibertsitate publikoaren alde

 LAB-STEILAS-ELA