Ekintza feminista birtuala, Rana Plaza gogoan!
2020/04/24 @ 11:00 - 23:30
EKINTZA FEMINISTA BIRTUALA 2020 Apirilak 24, Elkartasun eta Ekintza Feminista Orokorrerako Eguna Bizitzek etekinek baino gehiago balio dute! Rana Plaza gogoan Arratsalde on, lagunok 7 urte bete dira Bangladesheko Rana Plazako tragedia gertatu zenetik, ehungintzan hondamendirik larriena, non 1.324 emakume langile hil eta 2.000 baino gehiago zauritu ziren. Tragedia hori sistema kapitalista esplotatzailearen ondorioz izan zen, arrazakeriarekin eta patriarkatuarekin elkar loturik gure bizitzak ustiatzen eta planeta suntsitzen dituena; eta, era berean, bizi dugun egungo krisi globalaren jatorria da (COVID-19). Konfinatuta gaude, baina ez isilik; horregatik, jarraian datozen ekintza feminista antikapitalistekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu:
#RanaPlazaGogoan #NoMasRanaPlaza #Gotransparent
Bukatzeko, Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko koordinaziotik egindako irakurketa konpartitu nahi dugu zuekin eta ekintza honetarako sortutako kartelak ere atxikita dituzue. Bizitzeko moduko mundu bat nahi dugulako, Bizitzeko borrokan, eraldatzeko martxan! Emakumeon Mundu Martxa – Marcha Mundial de las Mujeres |