Energia Soziala III. JARDUNALDIA ONLINE
2020/11/14 @ 10:00 - 14:00
Datorren azaroaren 14an Goiener Taldearen “Energia Sozialaren III. Jardunaldia” izango dela jakinarazi nahi dizugu. Jardunaldia antolatzen hasi ginenean modu presentzialean egin ahal izatea eta jardunaldia mahai baten inguruan eta janari eta konpainia onarekin amaitu ahal izatea bazen ere, egungo egoera ikusita modu telematikoan egitea baino ez zaigu geratu. Baina ez horregatik, ospatzeari utziko diogu, luxuzko hizlariak baititugu!
Aurreko edizioetan bezala, jardunaldi honen helburua energiaren alderdirik sozialena aztertzea eta horri buruz eztabaidatzea da. Horretarako, hainbat arlotako figura garrantzitsuak izango ditugu, ikuspuntu askotarikoak eta aberasgarriak emango dituztenak.
Jardunaldia goizeko 10: 00etan hasi eta 14: 00etan amaituko da. Plazak mugatuak dira, eta bazkideentzat bakarrik dira; beraz, parte hartzeko asmoa baduzu, zure tokia erreserbatu beharko duzu, honako inprimaki hau betez.
Korri, zure agendan idatzi eta eman izena Goiener Taldearen “Energia Sozialaren III. Jardunaldian”!