Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Ohar honen bidez Sarek eta Etxeratek informazio hau helarazi nahi dizue:
34 urte baino gehiago eman ditugu urruntze politikaren amaiera eskatzen, ankerra eta
gizagabea zelako. Baina urruntze politika hori gainditzeak ez du berekin ekarri euskal
presoen eskubideen urraketaren amaiera, etxerako bidea oztopatzen duten salbuespen
neurriak eta eskubide urraketak arau direlako oraindik.
Etxean nahi ditugu. ETXERA. Bai, etxera. Horregatik da hain garrantzitsua ETXERA
aldarrikapena kalean ikusaraztea eta ozen aldarrikatzea, elkarbizitzan aurrera urratsak
emateko, konponbidean jarri behar dugula preso, iheslari eta deportatuen auzia.
Zentzu horretan datorren irailaren 22an, arratsaldeko 20:00tan Iruñeko Udal Plazan
eginen dugun mosaiko herritarrean parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.