Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Herrigabetuak. Despopulatzearen ondarea.

Ondarea ikuspegi anitzetatik aztertzea eta honen inguruan eztabaidatzea helburu duen Ondarea, Paisaia eta Globalizazioaren seigarren edizioa ospatuko du aurten Nabarralde Fundazioak, urrian, Nafarroako hainbat tokitan. Herrigabetuak izenburupean, herrien despopulazioak landa eremuetako ondarean duen eragina aztertzea izanen du helburu jardunaldiak.

Gai honen inguruan eztabaidatzeko hainbat sektoretako adituak bilduko dituen jardunaldi nagusia urriaren 16an eta 17an ospatuko da Iruñeko Civican aretoan, eta hilabetean zehar bestelako ekitaldiak bilduko dituen egitarau kulturala ospatuko da: mahai-inguruak, bideo eta dokumental emanaldiak, bisita gidatuak… Jardunaldia, Iturralde, Hernani Errotzen eta Beterri Elkarteekin batera antolatu da, Nafarroako Gobernuaren eta Diario de Noticiasen laguntzarekin.

 IZEN-EMATEA, HEMEN EGIN DEZAKEZUE