
ekitaldia hau amaitu da.

HITZALDIA: “Sexu aniztasuna, generoa eta kirola” (Burlata)
2022/05/18 @ 19:00
Noiz arte debekatu zitzaien emakumeei kirola egitea? Zergatik ez dago gizonezkoen kategoria olinpikorik gimnasia erritmikoan? Zer da sportwashinga? Diskriminazio handiagoa sentitzen dute emakume lesbianek beren generoagatik edo sexu joeragatik? Zergatik ez dago futbolari gay bakar bat ere ikusgai? Trans eta intersex pertsonek badute abantailarik lehiaketan? Zer erantzukizun dute komunikabideek emakumeen kirolaren gutxiespenean? Ba al dago kirolaren kategorizazio bitarra hausterik?
Zuen zai egongo gara. Izena eman.
https://forms.gle/9MZjakRcb3R5fgyq9