Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Aurreko ostiralean Udaletxearen aurrean egin genuen batzar irekian ateratako ondorioei helduta, kurtsoko bigarren BATZAR IREKIA egingo dugu datorren astelehenean, urriak 3 arratsaldeko 17:30etan, Martxoak 3 Elkartean (Fermin Lasuen kalea, 5 Behea- Zaramaga auzoa). Bertan, etxebizitzaren arazoari aurre egiteko zuen proposamenak jasoko ditugu, denon artean lehentasunak identifikatu eta kurtso honetarako plangintza diseinatzen hasiko gara.

Zuen ekarpena ezinbestekoa dugu, guztion ideiak, zalantzak, kezkak, proposamenak… jaso nahi ditugu eta tamainako arazo honek behar duen erantzuna antolatu. Badakigu denok ez gaudela baldintza berdinetan horrelako ekimenetan parte hartzeko orduan hortaz, bakoitzak libreki erabakiko du bere inplikazio maila zein izango den baina argi izan, ekarpen guzti guztiak ongi etorriak eta beharrezkoak dira!!!

Ostiraleko batzarrera etorri zineten guztiak, ezin izan zenutenak eta interesa izan dezakeen edonor astelehenean ikustea espero dugu!