Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

📢 Kalera aterako gara Sirian eta Rojavan azken asteetan pairatzen ari diren erasoaldiei erantzuteko.

HTS, Damaskora iritsi eta gobernuaren erorketa eragin duten salafistek, Al-Qaedaren Siria adarraren ondorengoak dira, Frente al Nusra bezala ezagutzen zirenak.

Turkiak babestutako SNA eta Turkiako Armada Manbijen (Eufratesen mendebaldea) erasoak areagotzen ari dira, eta hori mehatxu larria da DAANESentzat (Rojava).

Era berean, ISISen berpiztearen arriskua dago, Sirian 2019an lurralde mailan garaitua izan zena.

Bestalde, Israelek berehala okupatu du lurralde gehiago Golango gainetan.

Eskualdeko eragileak, Turkia eta Israel, bertakoei lurrak lapurtzen eta hedatzen saiatzen ari dira. Eta ez dira nazioarteko eragileak bistatik galdu behar. AEB, Ekialde Ertaineko indar inperialista nagusia da eta NATO eta EB, Turkiaren eta Israelen beharrezko konplizeak.

Horregatik guztiagatik esaten dugu: Inperialismoa Siria, Kurdistan eta Ekialde Ertain osotik kanpora!