Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Laudioko Gaztetxeak sare sozialetan jakinarazi du gaztetxea husteko data helarazi dietela: ekainaren 13rako agindu dute desalojoa.

Hilabeteak dira Laudioko Udalak gaztetxearen desalojo prozesua martxan jarri zuela. Duela bi urte, Laudioko Lamuza parkean obrak hasi zituen Foru Aldundiak. Udalak parkean dauden espazio guztiak hustu zituen, Gaztetxea barne. Obrak «etengabe» luzatzen zirela ikusita eta espazioa berriro erabili ahalko duten bermerik gabe, atondu eta berriro ireki zuten otsailean gaztetxea. Astebeteko tartean, Laudioko alkateak (EAJ) jakinarazi zien agindu judiziala eskatuko zuela Udalak gaztetxea husteko. Maiatzean hasi zen prozesua.

Aiaraldea komunikabideari jakinarazi dio gazte asanbladak ekainaren 13tik aurrera «edozein unetan» bertaratu daitezke espazioa hustu eta zerraila aldatzera. Gaztetxea defendatzeko hitzordua jarriko dutela ere esan dute.

Ordutik, Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta herritarren babes eta elkartasun mezuak jaso ditu Laudioko Gazteteak. Ekainaren 13an gaztetxea defendatzeko deia luzatu dute bertako kideek.