Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Gaurkoan Amets Arzalllus Antia hurbilduko da Oihanederrera bere nobela aurkeztera. Horrez gain, liburuaren aurkezpeneko harrera eta dinamizazio lanak Gasteizko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kideek egingo dituzte.

Sinopsia:

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.

Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallus Antiak letraz idatzia.