Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

 

 

 

 

 

 

 

 

*”Okupatu zure bizitza” elkarteak,* Olarizu Hiribidean okupatutako etxebizitza publikoen auzokideek eta *”Etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako ekimena”* k PRENTSAURREKOA egingo du *bihar, ostirala, otsailak 5, goizeko 11etan Plaza Berrian* , Gasteizko Udaletxearen aurrean.

Joan den ostiralean, Olarizuko bizilagunek euren etxegabetzearen aurka aurkeztutako alegazioen ukapenaren jakinarazpena jaso zuten. Prentsaurrekoan, ezezkoaren balorazioa egingo da eta auzotarrek egungo egoeraren aurrean duten jarrera azalduko da. Gasteizko Udalak 40 pertsona inguru utzi nahi ditu kalean eta ez dugu onartuko.