Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

11:50 GuraSOSek deitutako giza katea Donostian, “osasuna, ingurumena eta justizia” aldarripean. “osasuna, ingurumena eta justizia” aldarripean egingo da giza katea. Hiriburuko puntu “sinbolikoak” lotuko ditu giza kateak. Guneok zeharkatuko dituen giza katearen bidez, “erakundeek segurtasunarekiko, osasunarekiko eta ingurumenarekiko duten mespretxua salatu nahi du mobilizazioak eta eskari hau sinbolizatzen dute lau puntuek. Era berean justiziak dagokion legezkotasun-kontrola egin dezan eskatu nahi da”.

Oharrak: 
Lau zatietan banatuko dute giza katea, eskualdeka:
-1. zatia.- Andia-Diputazioa: Urola Kosta Debabarrena
-2. zatia.- Diputazioa-Okendo/Askatasunaren hiribidea 5 (Bankoa) Debagoiena-Goierri-Tolosaldea
-3. zatia.- Askatasunaren hiribidea, 5. zk., Santa Katalina zubia: Donostialdea
-4. zatia.- Urumea- Kalkuta plaza: Oarsoaldea-Bidasoa-Buruntzaldea

Segurtasun neurri berritzaileak ezarriko dira giza katean:
-11:50etan egon beharko da giza katean.
-12:15etan itxiera ekitaldia streaming bidez gurasos.org atarian.
-Musuko gorriak banatuko zaizkie parte hartzaileei.
-“Katean bizikidetza-unitateak bakarrik egon ahalko dira elkarrekin. Gainerakoak eta bizikidetza-unitateak elkarrengandik 3 metrora egongo dira, eta, horrela, kontakturik gabeko kate bat osatuko dute”.
-Bolondres taldea arduratuko dira katea antolatzeaz eta dagozkion jarraibideak emateaz.

Xehetasun gehiago: GuraSOSen giza katea urtarrilaren 23an Donostian
Antolatzailea: GuraSOS.