Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

GROS AUZOKO BERMINGHAN 1, ZABALETA 55 ETA SEGUNDO IZPIZUA 2 ERAIKINETAKO BIZILAGUNOK, KALERATZEAK STOP ETA INQUILINOS DE AZORAREKIN BATERA, PRENTSAURREKO DEIA EGITEN DUGU, OSTEGUNEAN, HILAK 24, 11:15EAN, UDALETXEKO ATEAN, AURKEZTU DUGUN ETA UDALBATZAN EZTABAIDATUKO DEN MOZIOAREN EDUKIAREN BERRI EMATEKO.

ERAGINDAKO HERRITARRAK PRENTSAURREKOAN IZANGO DIRA ETA, ONDOREN, OSOKO BILKURAN BERTARATUKO DIRA

Prentsaurrekoan, MOZIOAREN edukiari eta helburuei buruzko informazioa emango dugu. Mozio hori eztabaidatu eta onartzea espero dugu. Laburbilduz, alkatetzari eskatuko diogu I.V-AZORArekin bitartekari lanak egiten ari dela korporazioaren izenean, AMAITUTAKO KONTRATUAK BERRITZEKO ETA amaitzen ari diren kontratuak, luzapenak eta/edo birbideratzea duten maizterren ETXEGABETZEAK ERAGOZTEKO ahalegin guztiak egin ditzan. Gaur arte 9 dira burofaxak jaso dituzten maizterrak, baina datorren hilabetean gutxienez 3 gehiago espero dira eta, horrela, 30 familiek berea jaso arte. Familia horietako batzuek urtea amaitu baino lehen utziko dituzte beren etxebizitzak.

Edozein moduan saihestu behar dugu AZORA putre funtsaren helburua, hau da, hiru eraikinak HUSTEA, etxebizitza horiek Inmobiliaria Vascongadari erosi eta bi urtera espekulazio-mugimendu hau burutzeko,, eta nahiz eta Eneko Goya alkateari agindu Inmobiliaria Vascongadak egiten zituen kontratuak berritzeko politikarekin jarraituko zuela.

Gainera, duela zenbait urtetik 23 etxebizitza huts daudela salatzen dugu, eta, beraz, Udalbatzari eskatzen diogu beharrezkoak diren neurriak har ditzala etxebizitza horiek alokairuan jar ditzaten, hutsik dauden 23 etxebizitza horiei datozen asteetan hustu daitezkenak gehitzea saihesteko.

Espero dugu, beste behin ere, zuen babesa eta laguntza izatea, bai elkarretaratzean, bai ondoren osoko bilkuran.

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA DA, EZ NEGOZIOA

ETXEGABETZERIK EZ

KONTRATUAK ZAZPI URTERAKO BERRITU!

FUNTS PUTREAK KANPORA!