Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Zauria(k) eromena, gorputza eta feminismoa
2020ko urriaren 15a, osteguna
Solasaldian: Nagore Iturrioz, dokumentaleko protagonistetako bat; María Unanue, Pikara Magazineko kolaboratzailea
Zauria(k) proiektua eromena, ezinegonak eta osasun mentala hizpide dituen dokumentala da, ikuspegi feminista oinarri. Osasun mentala/sufrimendu psikosoziala eta genero-bizipenen arteko elkarguneari ikusgarritasuna eman nahi dio, 9 emakumeren* errealitatea erakutsita. Izenik ez badu, ez da; eta ez bada, ez baita existitzen. Lanak psikopatologizazio-prozesuen eta generotasunaren arteko harremana erakutsi nahi du, baita ezinegon psikoemozionalen iruditeria bistaratu ere, benetako hainbat bizipen kontatuz. Horretarako, besteak beste, narrazioa, ilustrazioa eta poesia erabili ditu adierazpen artistiko gisa.

Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara
Tokia: ONLINE. Sarrera irekia: vitoria-gasteiz.org/JFE-zuzenean
Hizkuntza: Euskara

Helarazi zure galderak eta gogoetak zuzenean! WhatsApp edo Telegram: 600 77 15 12