Adi egon! Baremazioa 2013-14!

2014KO BAREMAZIO/BIRBAREMAZIOA

Heldu da 2014ko baremazio/birbaremazio deialdia. STEE-EILAS sindikatuak asko pozten da Partzuergoak eginda lanarekin. Esan zuen bezala ahaleginak egin ditu prozesu honetan egingo diren bi aldaketa nabarmenak aldi berean indarrean jartzeko.

-Ordezkoen zerrendan 3 lurraldeetako kudeaketa independientea egitea, hau da, Hezkuntzako Delegazioan egiten den bezala (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa).

-Lurralde bakoitza zonaldeetan zatitzea.Deialdiaren behin-betiko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunean indarrean sartuko diren zonaldeak hauek izango dira:

    • ARABA (IPARRALDEA): 26 HAURRESKOLA

    • ARABA (HEGOALDEA): 21 HAURRESKOLA

    • BIZKAIA (EKIALDEA): 30 HAURRESKOLA

    • BIZKAIA (MENDEBALDEA): 29 HAURRESKOLA

    • BIZKAIA (HEGOALDEA): 37 HAURRESKOLA

    • GIPUZKOA (EKIALDEA): 20 HAURRESKOLA

    • GIPUZKOA (MENDEBALDEA): 29 HAURRESKOLA

    • GIPUZKOA (HEGOALDEA): 38 HAURRESKOLA

Pasa den ikasturtean ordezkoen araudia negoziatzen geundela, STEE-EILAS Sindikatuak lurraldeak zonaldeka banatzeko proposamena bota zuen. Gure hasierako planteamentua Partzuergoko webgunean dauden zonaldeetan banatzea izan zen arren, orain lortutakoarekin pozik gaudela aitortu behar dugu, hasiera besterik ez baita.

Oharra:

Urtero bezala, aurten ere baremazioarako dokumentuak posta arruntaz bidali ahal izango dira. Horretarako kontutan hartu beharrekoak:

  • Aurkezten diren dokumentu ofizialen fotokopiak konpultsatuak egon behar dira.

  • Posta bidezko bidalketaren zigiluak otsailaren 7ko data gehienez izan behar duela.

  • N.A.N-aren fotokopia konpultzatua atxikitu behar da.

Edozein zalantza edo informazio gehiago behar baduzue, deitu lasai asko gure egoitzetara.

baremazio deialdia eta eskaera orria.