1.- Ez dugu ulertzen LABek Partzuergoan darabilen azkenaldiko jarrera. Eraso bortitzera pasa da, gainontzeko sindikatuoi egia ez diren kontuak leporatuz. Baina -gure ustez botoak eskuratzeko lehian denak ez du balio.

2.- LABek bere azken idazkian leporatzen diguna, gezurra izateaz gain, guztiz bidegabea ere bada. Izan ere, hauteskundeetarako prozedura sindikatu guztiok -LABek barne- adostu genuen maiatzaren 17an. LABek ez zuen kontrakorik esan ezta beste proposamenik egin ere. Are gehiago: Iaz Gipuzkoako Haurreskolak Partzuergoan eta irakaskuntza publikoan erabili zen prozedura bera ere onartu zen. Orduan LABek ez zuen bestelako planteamendurik egin.

3.- Gauzak horrela, etorkizunera begira prest gaude hauteskunde prozedurak berrikusteko, baldin eta guztion artean adostuak badira, eta EAEko lurralde guztietan eta ahalik eta esparru gehienetan bateratuak diren.

4.- steilasek ez du zentzugabeko dinamika honetan jarraituko. LABen erasoei erantzuten diegun azken aldia izango da. Orain hauteskundeen txanda da eta langileei gure proiektua azaltzen eta honen inguruko zalantzak argitzen arituko gara. Besterik ez.

2016ko ekainak 9

PUBLIKOA ARDATZ, PUBLIKOA HELBURU!!!