Adi, ordezko!

Abuztuan kontratupean egonez gero hilabete osoa kobratzeko eskubidea duzu.

Honen bitartez Partzuergoan ordezkapenak egiten ari zareten langile guztiei irabazi dugun azken sententziaren berri eman nahi dizuegu.

Orain dela bi ikasturte abuztu osoa kontratupean egonda nomina osoa jaso ez zuten eta egoera hau salatu zuten langile ordezkoei zegokien nomina ordaintzea lortu genuen.

Honen aurrean, steilas sindikatuak Enpresari era orokor batean iaz abuztuan kontratupean egondako langile guztiei zor dien dirua ordaintzea eskatu dio. Egoera honetan zaudeten langileak bakarkako salaketak sartzeko aukera duzue. Hau salatzeko urte bateko epea dagoela gogorarazi nahi dizuegu.

LEParteko kontratua galdu eta beste ezer berreskuratzeko aukerarik ez baduzue izan.

Era berdinean, irailak 1etik aurrera LEParteko kontratua iraungitu zaion hezitzaileari eta beste kontraturik lortu ez duenari sindikatu honek hau salatzen lagunduko dio, honetarako 20 egun besterik ez dituelarik (gaurtik aurrera).

2016-09-01 steilasberri 1