LAB, steilas eta ELA sindikatuok Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailarekin eta gure kasuan,  Haurreskolak Partzuergoarekin harremanak etetearen arrazoiak aurrekoan jakinarazi genizkizuen.

Egoera honi buelta eman behar diogu, gure hezkuntza sistemaren garapena eta eraikuntza sendotzea gure helburua izanik. Norabide honetan 0-3 zikloaren aitortza politikoa eskatzen dugu. Hezkuntza eskubide unibertsala den heinean, doakotasuna eta etenik dagoen Partzuergoko haur eskolen hedapenarekin jarraitzea aldarrikatzen dugu.

Halaber, negoziazio kolektiborako eskubidea berreskuratu eta lanbaldintzak hobetzea nahi dugu.. Azken urteetako murrizketekin amaitzea exijitzen diogu Eusko Jaurlaritza eta Haurreskolak Partzuergoari honako hau: ratioak egokitu , hezitzaile eta kudeaketako langileen behin behinekotasun tasa jaitsi, eroste ahalmena berreskuratu, bajak bere osotasunean ordaindu, erretiroa erraztu,….

Gauzak horrela, laister hainbat mobilizazioren berri emango dizuegu, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaile eta kudeaketako langileen mobilizazio propioak ere deituko ditugu.

Animatu eta parte hartu, Denon artean lortuko dugu!

INFORMAZIO GEHIAGO