2018-2019 IKASTURTERAKO IKASKETETARAKO LAGUNTZAK (BEKAK)

Datorren ikasturterako, 2018-2019rako, hain zuzen, ikasteko laguntzak (bekak) eskariak aurkezteko epea zabalik dago. Eskari-orria eta arauak bidaltzen dizkizugu zure ikastetxean zabaltzeko.

Eskaera egiteko ezinbestekoa da eredu ofiziala erabiltzea. Beka hauek Giza Ekimeneko Ikastetxeetako Hitzarmenaren barruan dauden ikastetxeetarako dira. Ez dute balio ez ikastoletarako ezta unibertsitateetarako ere. Beste aldetik, gogoratu 0-3 urte bitarteko mailek bakarrik %15eko laguntza daukatela.

Apirilaren 13an amaituko da epea eta hiru lurraldeetako eskaerak arauetan azaltzen den Bizkaiko helbidean jasoko dira.

18-19 eredua. Betegarria

Arauak 18-19