Haurreskolak Partzuergoa STEILASBERRI 8: 2018/3/7 Mahai Negoziatzailea

Haurreskolak Partzuergoko Mahai Negoziatzailea

HaurreskolaK Partzuergoa urtez urte pribatizatzen ari den zerbitzua da. Langileen eta Haurreskolen etorkizuna kolokan dago. Matrikulazioaren bilakaeraren datu ofizialak ikusi besterik ez daude: 2012-2013 ikasturtean sare publikoan 6954 ume matrikulatu ziren bitartean, 2014-2015 ikasturtean 5400 izan ziren (-22%). 2017ko irailean Haurreskolak Partzuergoko plazen erdia hutsik zegoen, 4555 haur matrikulatuta baitzeuden. Gako horietatik abiatuta bi marra gorri ezarri zituen STEILASek hasiera hasieratik:

1.-Langileen egonkortasuna bermatzeko oposaketa deialdia.

2.-Haurreskolen etorkizuna eta, ondorioz, gure lanpostuak bermatuko dituen bideragarritasun plan estrategikoa.

Eta horrela eskatu diegu, behin eta berriz, Enpresari eta Eusko Jaurlaritzari. Atzo LABek Enpresarekin sinatutako akordioak hauxe jasotzen du:

Hezitzaileentzat behin-behinekotasun tasa jaisteko asmoa eta azterketa.

Bideragarritasunari begira hausnarketa planteatzea.

Asmoa, azterketa, hausnarketa… inolako neurri zehatzik ezta bermerik ere. STEILAS sindikatuak Administrazioari eta Hezkuntza Sailari eduki hauek garatzea eta zehaztea eskatzen die, aurrera eramango direla ziurtatzeko bermeak behar baititugu:

1.- Zeintzuk izango diren bideragarritasunaren izenean emango dituzten pausuak. Besteak beste: doakotasuna helburu duen bidean kuotak merketzeko konpromisoa, matrikulazioa igotzeko eta hezitzaileen desplazamenduak ekiditzeko aukerak eta 0-2 etapako sare publikoa bultzatzeko konpromisoa.

2.- Hezitzaileen egonkortasuna bermatzeko LEP deialdia. Noiz egingo den eta zenbat plaza eskainiko diren zehaztu beharko lukete.

Hori horrela, STEILASek ez du akordio hori sinatuko. Hau ez da mobilizazioetan izan ditugun aldarrikapenak jasotzen dituen akordioa eta borrokan jarraituko dugu funtsezko akordio baten alde.

2018-03-07 STEILASBERRI 8

2018-05-07T21:56:34+00:007 marzo 2018|Noticias, Steilasberri CAPV|

Deja un comentario