2016ko irailaren 14ean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak lan-kontratu bat amaitutakoan kalte-ordainak jasotzeko orduan langile finkoen eta ordezkoen eskubidea parekatu zuen sententzia batek Ondorioz, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina aitortu zigun langile guztioi.

Harrezkero, 2 ikasturte hauetan, hainbat langile izan zarete STEILAS sindikatuko zerbitzu juridikoen laguntzarekin kalte-ordainak jasotzeko eskubide hori erreklamatu eta zuen aldeko sententziak jaso dituzuenak (LEP arteko kontratuak, lan-metaketa kontratuak zein ordezkapen kontratuak izan).

Baina Ekainaren 5ean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak berak kaleratu duen beste sententzia batean, orain dela 2 ikasturte ezarritako doktrina hura bertan-behera utzi du. Sententzia berri honek dioenaren arabera, finkoek eta ordezkoek kalte-ordain ezberdinak jasotzea legezkoa da (2016an ezarritako doktrinari kontra eginez):

Kalte-ordainak jasotzeko eskubidea

2016ko irailaren 14ko sententziaren arabera

2018ko sententziaren ondorioz

Langile finkoak

20 egun

20 egun

LEP arteko kontratuen kalte-ordaina

20 egun

3 urte baino gutxiagoko iraupena

3 urte baino gehiagoko iraupena

0 egun

20 egun

* 2017-2018ko Leku-Aldatze Lehiaketaren ondorioz LEP arteko kontratua galtzen baduzu eta uztaileko esleipenetan ez baduzu berri bat lortzen, bidegabeko kaleratzea izan daiteke (kontratuaren antzinatasunaren arabera, 33-45 eguneko kalte-ordaina). Zure kasua hau bada, jarri zaitez gurekin kontaktuan informazio gehiago izateko.

Lan-metaketa kontratuen kalte-ordaina

20 egun

12 egun

Ordezkapen kontratuen kalte-ordaina

20 egun

0 egun

Momentu honetatik aurrera, LAL prozesuzaren ondorioz apurtutako LEP arteko kontratuen kalte ordainak bakarrik erreklamatuko ahal izango da, hiru urte baino luzeagoak izan diren kasuetan. Izan ere, sententzia berri honek egoera aldatu egin du. Bidean dauden erreklamazioak tamalez ezerezean geldituko dira.

Informazio gehiago behar edo nahi izanez gero, jarri zaitezte gurekin kontaktuan ohiko bideak erabilita.

2018-06-26 EUROPAKO SENTENTZIA DELA ETA