El sindicato STEILAS ha estado en la comisión de educación del Parlamento para opinar sobre “El acuerdo a favor de la educación”

Ante el modelo legislativo privatizador del Gobierno Vasco hemos realizado dos propuestas:

– Hemos presentado el documento para ir hacia una red pública única y para garantizar la igualdad

– Hemos exigido una ley para la financiación de la escuela pública

 

Sare publiko bakarrerantz eta aukera berdintasuna bermatzeko eman beharreko sei pausu.

1.- Sare publikoak zonalde bateko matrikulazio osoa bere gain har dezakenean, ikastetxe pribatuak ez itundu edo beharrezko gelak soilik itundu. Honetan datza, hain zuzen ere, sistema publikoaren nagusitasuna. Funtsezko gizarte eskubideak bermatu behar dituzten zerbitzu publikoak administrazio publikoen ardura zuzena dira.

2.- Ikastetxe pribatuentzat sare publikora pasatzea ahalbideratuko duen bide legala modu iraunkorrean zabalik mantendu.

3.-Ikastetxe pribatu batek itunen politiken menpe jarraitzea erabakiko balu, ikastetxe hauetako oinarrizko plantilaz gain, gainontzeko giza-baliabide guztiak administrazioko langileez hornitu ahal izateko legezko bideak arautuko dira. Langileek ez lukete derrigortuta egon behar titulartasun pribatuko ikastetxeetan lan egitera, hau da sare pribatuko eskaintza jasotzen duten sare publikoko ordezkoek uko egiteko eskubidea izango dute.

4.- Sare publikoa pasatzea erabakiko duten langileen lanpostuak bermatzea.

5.- ikasleen aukeraketarako ere bidezidorrak eskaintzen dizkie sistemak sare pribatuko ikastetxeei. Guretzat noski egoera hau ez da onargarria, diru publikoa jasotzen duten heinean gardentasuna eta aukera berdintasuna bermatuta egon behar dira. Egoera hori sahiesteko STEILASek honako jarraibide hauek proposatzen ditu:

Ikasle guztiek sare publikoko ikastetxeetan ikasteko aukera izan behar dute.
Matrikulazio garaian administrazioak berak kudeatutako bulegoak. Familiei erroldatuta dauden zonaldean plaza bat esleituko zaie. Familiak honi uko egiteko aukera izango du, horrela izan ezkero gelditzen diren plazen artean beste bat esleituko zaie.
Ikasleen eskubideak bermatuko dituen zonaldeen planifikazio berria egingo da, ikastetxe pribatuen eskubideak bermatu beharrean.
Ikastetxe pribatuen eskaintzak ezingo du planifikazio orokorra gainditu
6.-Haur hezkuntzako lehengo zikloaren birmoldaketa.

0-3 etapa hezkuntza publikoaren barruan txertatu behar da.
Familia guztiek izango dute beraien seme alabak, auzoan, herrian edo zonaldean hezkuntza publikoan matrikulatzeko aukera.
Doakoa izango da.
Etapa horrek matrikulazio prozedura propioa izango du. 0-3 etapako haurreskola zehatz batetan matrikulatuta egon den umeak ibilbidea bermatuta izan beharko luke dagokion eskola publikoan. Aukera hori egiten ez duten familiek ere, ez lukete kalterik jasan behar beraien aukeraketan, 0-3 etapan beraien umea matrikulatu izan ez badute.
EUSKAL ESKOLA PUBLIKORAKO FINANTZIKETA LEGEA

Argi dago helburuak gauzatu al izateko baliabideak behar direla eta sare publikoa nagusituko duen proiektu batek konpromezu ekonomiko bat behar du. Edonola, maiz argudiatu izan da Hezkuntza Lege baten beharra esanez sare pribatua linbo legal baten dagoela, eta hori sahiesteko sare guztiak barnebilduko dituen lege bat behar dela. Zalantzarik ez dago linbo horretaz ari direnean, bereziki sare pribatuko patronalak, finantziaketaz ari direla. Baina ikastexe pribatuen finantziaketa eta itunen baldintzak hezkuntzarako eskubidea bermatzen dituen 8/1985 lege organikoak arautzen du.

Beraz, baieztapena ez da zuzena, ez dago inongo linborik, itundutako sarearen finantziaketa “blindatua” baitago hein handi batetan. Finantziaketa kolokan duen sarea publikoa da, ez baitago sare publikoaren gutxieneko finantziaketa arautzen duen markorik. Azken urteetako murrizketa politikek eta epai judizialek agerian utzi dute sare publikoaren finantziaketaren ezegonkortasuna. Gainera 2009n sailburu zen Tontxu Camposek, Kristau Eskolak eta Ikastolen Elkarteak sinatutako akordioak itundutako sarearen diru sarrerak handitzea ekarri du, horri gehitu beharreko bestelako diru sarrerak ere egon direlarik (kuotak, dekretuak….). Edonola, guzti honek ez du langileen lan baldintzetan hobekuntzarik ekarri eta are gutxiago kohesio sozialean.

LOMCEk lehio bat ireki zuen pribatu eta publikoaren arteko desberdintasunak lausotzeko. Hau da, hezkuntza zerbitzu publiko gisako kontzeptua berdefinitzen duen legea da LONCE. Ez da ezer berria, LOMCE lege atzerakoi eta pribatizatzailea baita. Baina susmoa da ea ireki zen lehio hori garatu nahi ote den EAEn. Argi dago batzuen interesak ildo horretatik doazela, pribatuaren estatusa eta finantziaketa hobetzeko estrategia argia dirudi.

Guzti honengatik STEILASen argi dugu gure hezkuntza publikoaren biziraupena ziurtatu nahi badugu, sare pribatuaren finantziaketa eredua kolokan jartzeaz gain, hezkuntza publikoa ornituko duen diru funts iraunkorra behar dugula. Beraz SARE PUBLIKORAKO FINANTZIAKETA LEGE BAT aldarrikatzen dugu lehenbailehen.

 

2018-10-18T10:10:12+00:0017 octubre 2018|CAPV, Haurreskola, Laborales Pública, Noticias, Pública CAPV, UPV-EHU|

Leave A Comment