Publifikaziorantz! Sare publiko bakarrerantz eta aukera berdintasuna bermatzeko eman beharreko sei pausu.

Publifikaziorantz!

Sare publiko bakarrerantz eta aukera berdintasuna bermatzeko eman beharreko sei pausu.

1. Zonalde bateko matrikulazio osoa sare publikoak bere gain har dezakenean, ikastetxe pribatuak ez itundu edo beharrezko gelak soilik itundu. Honetan datza, hain zuzen ere, sistema publikoaren nagusitasuna. Funtsezko gizarte eskubideak bermatu behar dituzten zerbitzu publikoak administrazio publikoen ardura  zuzena dira.

2. Ikastetxe pribatuentzat sare publikora pasatzea ahalbideratuko duen bide legala modu iraunkorrean zabalik mantendu.

3. Ikastetxe pribatu batek itunen politiken menpe jarraitzea erabakiko balu, ikastetxe hauetako oinarrizko  plantilaz gain, gainontzeko gizabaliabide guztiak administrazioko langileez hornitu ahal izateko legezko bideak arautuko dira. Langileek ez lukete derrigortuta egon behar titulartasun pribatuko ikastetxeetan lan egitera,  hau da sare pribatuko eskaintza jasotzen duten sare publikoko ordezkoek uko egiteko eskubidea izango dute.

4. Sare publikoa pasatzea erabakiko duten langileen lanpostuak bermatzea.

5. Langileen aukeraketaz gain, ikasleen aukeraketarako ere bidezidorrak eskaintzen dizkie sistemak sare  pribatuko ikastetxeei. Egoera hau ez da onargarria, diru publikoa jasotzen duten heinean gardentasuna eta  aukera berdintasuna bermatuta egon behar dira. STEILASek honako jarraibide hauek
proposatzen ditu:

Ikasle guztiek sare publikoko ikastetxeetan ikasteko aukera izan behar dute.

  • Matrikulazio garaian administrazioak berak kudeatutako bulegoak. Familiei erroldatuta dauden zonaldean plaza bat esleituko zaie.
  • Familiak honi uko egiteko aukera izango du, horrela izan ezkero gelditzen diren plazen artean beste bat  esleituk zaie.
  • Ikasleen eskubideak bermatuko dituen zonaldeen planifikazio berria egingo da, ikastetxe pribatuen eskubideak bermatu beharrean.
  • Ikastetxe pribatuen eskaintzak ezingo du planifikazio orokorra gainditu

6. Haur hezkuntzako lehengo zikloaren birmoldaketa.

  •  0-3 etapa hezkuntza publikoaren barruan txertatu behar da.
  •  Familia guztiek izango dute beraien seme alabak, auzoan, herrian edo zonaldean hezkuntza publikoan  matrikulatzeko aukera.
  •  Doakoa izango da.
  •  Etapa horrek matrikulazio prozedura propioa izango du. 0-3 etapako haurreskola zehatz batetan matrikulatuta egon den umeak ibilbidea bermatuta izan beharko luke dagokion eskola publikoan. Aukera hori  egiten ez duten familiek ere, ez lukete kalterik jasan behar beraien aukeraketan, 0-3 etapan beraien umea  matrikulatu izan ez badute.

ESKOLA PUBLIKO BAKARRA!

2018-12-12T12:28:43+00:0010 noviembre 2018|CAPV, Haurreskola, Laborales Pública, Noticias, Pública CAPV|

Leave A Comment