EAE unibertsitatez kanpoko publikoko irakasleei zuzenduriko urte amaierako balorazioa

Urtea amaitzear dago eta horrekin batera deskantsatzeko garaia iritsi da. Askorentzat zaila izango da lasaitzea ikastetxeko pasilloak baino zaratatsuagoak bilakatu diren sare sozialetan argitaratzen diren zurrumurruak direla eta.

STEILASetik gomendatzen dugu goizero esnatzen gaituzten alarma gorri, hori zein laranjekin tentuz ibiltzea. Alarmak hautestontziak astintzeko besterik ez dute balio. Guk irakasleok badakigu astinduak eman baino tinko eta sutsuki lan egitea emankorragoa dela. Orain neguko oporraldi lasaiak izan ditzazuela opa dizuegun honetan, ahal dugun neurrian, gai hauen inguruko hausnarketa egingo dizuegu:

Denek jakingo duzuen bezala joan den urtean akordio bat sinatu genuen beste hainbat sindikatu eta administrazioarekin. Bertan, besteak beste egonkortasuna eta oposaketen prozedura garatzeko mahai teknikoak sortuko zirela adierazi zen. Gure sinadura kritikoa izan bazen ere, argi dugu gure ardura sinatutakoa betetzen dela bermatzea dela eta horretan aritu gara ikasturte honetan. Ikasturte hasieran akordio guztiak aplikatu ez baziren ere, lehen hiruhilabetea pasa orduko ordezkapenak lehen egunetik betetzen hasi ziren, bajak %100ean ordaintzen dituzte, soldata igoera izan dugu, behar gehien duten ikastetxeetan baliabide gehigarriak sartu dira…

Administrazioak orain arte egin dizkigun proposamenek ez dute gure aldarrikapenekin bat egiten bere osotasunean, erretiro baldintzak kasu. Edonola, jakinik administrazioak horietako hainbat neurri aldebakarrez hartu ditzakeela, tinko gabiltza lanean horiek moldatzeko ahalegin guztiak egiten, albo kalteak gutxitzeko helburuarekin.

Behin betiko informazioa ez bada ere, momentuz egonkortasunari dagokionez adibidez uko egiteko aukera ez izatetik bi urtero uko egiteko aukera izatera pasa gara. Nolabait bitarteko eta funtzionarioen prozedurak parekatzen ditu hein batean. Egin ohi dugun bezala prozesuaren zehaztapenak behin betikotzen direnean hitzaldiak antolatuko ditugu azalpenak emateko, baina orokorrean esan genezake egun mahai gainean dugun egonkortasun proposamena 2002an sindikatu guztiek sinatu genuenaren parekoa dela, desberdintasunak desberdintasun.

Oposaketei dagokienez, azterketan ateratako nota bider bost egitetik, 6 puntu balio izatera pasa da. Urte bat etengabe lan eginez lortzen den lan esperientziaren puntuazioa irabaziko litzateke, soilik oposaketak gainditu eta plaza lortzen ez den kasuetan (azken EPEan 32 lagun espezialitate guztietatik). Berriro ere esaten dugu hau ez dela gure proposamena. Jakina den bezala STEILAS beti egon da oposaketetako nota ordezkoen zerrendarekin lotzearen kontra.

Horiek dira momentuz argitu ditzakegunak, bazterrak nahastu gabe lanean jarraituko dugu eta behin-betiko informazioa dugunean hitzaldiak antolatuko ditugu, bitartean deskantsatu eta gozatu festak lasaitasunean.

Euskal Herrian, 2018ko Abenduaren 25ean

2018-12-26T14:50:47+00:0026 diciembre 2018|CAPV, Noticias, Pública CAPV|

Leave A Comment