Gaur administrazioak astelehenetik aurrera azaroan zabaldutako zerrendetatik deika hasiko direla esan digu, hau da, Aholkulari, Ingelesa, Heziketa Fisikoa eta PT espezialitateetatik.

Hala ere, STEILAS sindikatuak asteotan ordezkapenekin gertatzen ari dena gogor salatu nahi du. Garbi dago administrazioaren aurreikuspen falta eta arduragabekeriaren ondorioz, ikastetxe askotan ordezkapenak lehenengo egunetik ez direla bete.

Jakina zen ordezkapenak lehen egunetik betetzearen ondorioz, milaka langile gehiago beharko zirela sisteman. Zerrendak zabaltzearen deialdia berandu egin zen, eta gainera, eskabideak kudeatzeko ez dute baliabide nahikorik jarri.

Administrazioari behar diren baliabide guztiak jar ditzan exijitzen diogu.