Haurreskolak Partzuergoko STEILASBERRIA 8: Lan esperientziaren puntuaketa eta zerrenden irekiera

Haurreskoletako lan esperientziaren puntuaketa eta zerrenden irekiera

2019ko otsailaren 6an Lakuan burututako Hezkuntza Publikako bileran Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileoi eta irakasleoi dagozkigun gai hauek zehaztu zituzten:

1. Hezkuntza Ordezkaritzako zerrenden irekiera: H.H, L.H., Euskera eta Hizkuntza indargarria (HIPI), otsailaren 18tik 22ra (biak barne).

2. Meritajea: Ordezkoen aginduan aldaketa hauek onartu dituzte:

Haurreskoletako hezitzaileen lan esperientzia ordezkoen baremoan zenbatuko da: Lehen Hezkuntzako Kidegoan beharrezko titulazioa izanez gero (maisu-maistren zerrendak). Zerrenden inguruko informazio gehiago ondorengo estekan duzue:

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/langile_d_cand_sust_normativa/eu_def/adjuntos/III_Eranskina_04_2017_e.pdf

Zenbatuko den esperientzia:

  • Haurreskolak Partzuergoan eta Udal Haurreskoletan lortutako lan esperientzia: 0´33 puntu lan egindako 2 hilabete bakoitzeko.

  • Haurtzaindegi pribatuetan lortutako lan esperientzia: 0´11 puntu lan egindako 2 hilabete bakoitzeko.

3. Oposaketak: Hezkuntzako oposaketetan ez da Haurreskolak Partzuergoko lan esperientzia puntuatuko (EPE deialdia 277/2007 Errege dekretuan oinarritzen baita).

Oposaketa deialdia hilaren 27 edo 28an argitaratuko dute. Boletinean agertzen den unetik aurrera 20 egun ditugu izena eman ahal izateko. Informazio gehiago nahi izanez gero, esteka honetan aurki dezakezue:

https://steilas.eus/2019/02/07/zibersteilas-12-epe-2019-deialdi-data-ordezkogaien-araudia-eta-aparteko-zerrenden-irekialdiak-zzee-deialdia-hezkuntza-premia-berezie/

Haurreskolak Partzuergoko langile guztien alde lanean jarraitzen dugu, tinko!

2019-2-8 STEILASBERRI 8

2019-02-08T13:08:17+00:008 febrero 2019|Steilasberri CAPV|

Leave A Comment