2018/19 ikasturte amaieran Administrazioari ordu lektiboen inguruan argibideak ematea eskatu genion: ikasturte hasierako ebazpenean dagoena (25 irakastordu LHn eta zehaztu gabeko irakastorduak BHn) zuzentzea eta hitzarmenean azaltzen dena txertatzea (oharra, 2019ko irailaren 2an argitaratu genuena).

Lan baldintzak arautzen dituen akordioan, 33. artikuluan, ezartzen da:

  • Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek astean 30 orduko lanaldia beteko dute, ikastetxean eman beharrekoa. Ordu horietatik, gehienez, 23 irakastorduak izango dira (atsedenaldiak barne). Lanaldia goizez eta arratsaldez egingo da, eta arratsalde bat libratuko dute irakasleek prestatzeko, ikastetxeko OOGaren oniritzia lortuz gero.
  • Bigarren Hezkuntzako irakasleek astean 30 orduko lanaldia egingo dute ikastetxerako, eta 23 ordu ikastetxean bertan emango dituzte. Batez beste, 17 eskola ordu emango dituzte, eta gehienez 18. Nolanahi ere, gehienezko 18 orduko dedikazioa aldatzeko aukera izango da, Heziketa Zikloek edo ohiz kanpoko beste egoera berezi jakin batzuek hala eskatzen badute. Egoera horiek behar bezala justifikatu beharko dira.

Gaur, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen ikasturte hasierako ebazpenean aldaketa hau txertatu du (aldaketa ikusi). Bigarren Hezkuntzako ebazpenean aldiz, ez du txertatu.
STEILASek eskaera egiten jarraituko du.

Lanaldien inguruko argibide gehiago: IRAKASLEEN ESKUORRIA