Hilaren 11n Eibarren gauzatu zen Mahai Negoziatzailean gai bakarra txertatu zuen enpresak gai ordenean: 2020ko ordainsarien igoera. Baina ez zen negoziaketarik egon, eta Haurreskolak Partzuergoko langileok oraindik ez dugu berreskuratu 2009tik aurrera galdutako eros-ahalmena.
STEILASek soldata igoera negoziatu nahi du, baina Madriletik inposatutako gehienezko % 2a da Gobernu kontseiluak aplikatuko duen bakarra. Beste behin, STEILASek mahaigaineratu du Haurreskolak Partzuegoko langileok pairatzen dugun eroste ahalmen galera. Izan ere, funtzio publikoko langile guztiek Itzarri BGAE-EPSVan jasotzen duten ekarpenak gora egin du. Berdintasun irizpide falta honen aurrean, igoera hori gure nominan zuzenean gauzatzea eskatu dugu berriro.
Enpresa martxoko nominarekin batera nomina eguneraketa aplikatzen eta urtarrila eta otsaileko atzerapenak ordaintzen saiatuko da. Epe horretan bajan egon zinetenak edo zaudetenak, soldata igoera Gizarte Segurantzari edota Mutualiari erreklamatu beharko diozue.
Zoritxarrez, badirudi bestelako gairik negoziatzeko asmorik ez dagoela. 2018ko akordioko hainbat gai ez dira ezta planteatu, eta kudeaketa langileen gatazka 2 urteko mobilizazioen ostean oraindik konpondu gabe dago: ordezkatzeko kasuistikak, EPE deialdia, ordezkapen araudia, monografiak, lanpostu zerrendak, barne sustapena, plantilak, aurreakordioa, etab. Gai honen inguruan galdetuta, gerente berriaren erantzuna sinestezina izan zen: “gai honetaz ez dakit ezer”.
Bilerarekin jarraitzeko, STEILASberri 6an (https://steilas.eus/2020/03/04/haurreskolak-partzuergoko-negoziazioa-berreskuratu-behar-dugu/) egindako eskaerak gogoratu genituen: 2018ko martxoaren 6ko akordioaren garapena eta diru kosturik ez dituzten Leku Aldatze Lehiaketa eta kontratazio telematikoa.
STEILAS sindikatuak langileen lan baldintzen alde eta Haurreskolak Partzuergoaren etorkizuna bermatuko duten gaiak lantzen jarraituko du!
Leave A Comment