Bizi dugun egoeraren berezitasuna eta larritasuna kontuan hartuta, arduragabekeri hutsa da sindikatuekin (eta, ondorioz, langileekin) Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Sailak erakutsi duten jarrera azken hilabeteetan.

Beraz, ordezkaritza dugun hiru sindikatuok elkarrekin Mahai Negoziatzailea deitzea exijitu diogu testuan jasotako terminoen baitan. Enpresaren erantzuna egoerak eskatzen duena izatea espero dugu. Izan ere, ezezko erantzuna jasotzea errespetu zein ardura falta larriak izango lirateke.