Abenduan abian jarri genuen Euskal Eskola Publikoaz Harro kanpaina. Kanpaina horren baitan, asko izan dira hezkuntza publikoko komunitateko kide izateak harro sentiarazten dituela adierazi, eta manifestuarekin bat egin duten ikas komunitateak. Ikasturte honetan kanpainari amaiera emateko, alderdi politikoei zera eskatu nahi diegu, beren programetan sar ditzatela manifestuan jasota dauden aldarrikapenak.
Gizarte kohesionatu batean bizi nahi dugu, eta horretarako ezinbestekoa da oinarria zaintzea, hezkuntza, alegia.
EAE mailan hezkuntza publikoa babesteko saretzen hasiak gara.
Guztion artean lortuko dugu!

 

Bideo osoaren esteka: https://youtu.be/z1PEhmstGzE

Zergatik euskal hezkuntza publikoa?