Ikasturte hau hasi denetik Haurreskolak Partzuergoan ordezkaritza sindikala dugun LAB, STEILAS eta ELA sindituek hainbat salaketa egin ditugu Gerenteak aldebakarrez hartutako erabakien inguruan.
Izan ere, irailaren hasieran egindako mugimentuen hautaketa prozesuan sindikatuek egindako proposamenak ez zituen onartu, oraindik ere sindikatuekin ez da mahai negoziatzailerik izan, hainbat haurreskoletako egoera ekonomikoa larria da, haurreskoletako desorekak nabariak dira, kontratazio berririk ez da egiten eta beharrezkoak diren ordezkapenak betetzekotan etengabeko desplazamenduen bidez edo aparteko orduen bidez betetzen ari dira.

Egoeraren larritasuna ikusirik, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuen arteko elkarlana sustatuz, haurreskoletako egoera eraldatzeko helburuarekin mobilizazio dinamika bat martxan jartzea erabaki dugu.
Horretarako eta dinamika honi hasiera emateko, atxikituta dauden kartelak zuen haurreskoletan zintzilikatzera animatzen zaituztegu. Azken finean, langileon parte hartzea ezinbestekoa dugu beharreko aldaketa lortzeko.
Horrez gain, hurrengo ostegunean hiru sindikatuen arteko prentsaurreko bat egingo dugula jakinari nahi dizuegu eta horretan, hurrengo asteetan deituko ditugun mobilizazioen berri emango dugu.
Ondo izan eta mobilizatu zaitez!