Azaroaren 25ean STEILAS sindikatuko Idazkaritza Feministak formazio saioa bat egingo du indarkeria matxista salatzeko egunean.

Aurtengoan, ordea, presentziala izan beharrean online formatuan izango da. Goizeko 12etan izango da gure youtubeko kanalaren bitartez eta modu irekian egingo dugu.

Bertan Zuriñe Rodriguezek eta Lore Lujanbiok «Euskal demokrazia patriarkalaren» liburuaren aurkezpena egingo dute eta ondoren solasaldi bat egiteko aukera izango dugu.