Eskakizun zerrenda, zabala bada ere, STEILAS sindikatuarentzat lehentasuna eta urjentzia dutenak adieraziko ditugu honako txostenean, esaten ez diren horiek agintaldi berri honetan zehar azalerazi, hausnartu eta adostuko direlakoan.

LAU ARDATZ NAGUSIAK: ERAGINKORTASUNA

Errektoretza talde berri batek agintaldi berria hasiko duenean, indarrez eta gogoz ekiten dio/ diogu erronka zahar eta berriei. Ugariak dira egitekoak, hobetzekoak, zuzentzekoak, aldatzekoak, sortzekoak eta abar. Eta denak garrantzitsuak badira ere, denetan garrantzitsuena ERAGINKORTASUNA da. Aztertu, hausnartu, eztabaidatu eta idazten den guztiak ahal den eraginkortasun maila haundiena izan dezala, ez gaitezela konformatu paperetan txukun jasotze hutsarekin, baizik eta EGIN eta EKIN.

osorik irakurri