Eusko Jaurlaritzak hezkuntzako publikoko behin-behineko langileen egoeraren aurrean pausurik eman gabe jarraitzen du. Administrazio publikoko edozein langilek izan beharko luke lanpostuan egonkortzeko aukera.

Olatz Garamendik, Hezkuntzan, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea izan zenak, atzo eginiko agerraldiak titularrak bilatzez gain bestelakorik emango ote duen ikusteko gaude. Batetik, interinitate tasa jaisteko argitaratu duen plan magiko hori egingarria izango den ez baitago argi. Bestetik, berak atzo esandakoaren arabera irakaskuntza publikoko irakasleek ez lukete beraien egoera hobetzeko aukerarik izango, eta hortaz, administrazioak, iruzur eginez, langile hauek erabiltzen jarraitzeko aukera izango du.

Eusko Jaurlaritzari atzo iragarritako neurriak eragingo dieten langileen egoera berberean dauden irakasleentzat berehalako irtenbidea bilatzea exijitzen diogu.