Gaur abenduak 17, Hezkuntza Sailarekin izan dugun bileran jakinarazi digutenez, Errege Dekretuen aldaketak direla-eta, aurreikusita zegoen 2022ko HH eta LHko EPEa bertan behera gelditu da.

Hala ere, 2024 arteko epean bi motatako EPEak egongo dira. Honen inguruko zehaztapenik ez dugun arren, dirudienez oposaketa-lehiaketa malguagoak eta lehiaketan soilik oinarritutakoak izango dira. Zehaztapen gehiago ditugunean jakinaraziko dizuegu.