Hezkuntza sindikatu bat garenez, gararrantzitsua iruditzen zaigu aldarrikatzen eta amesten dugun eskola honetan, publikoan, euskaldunean, inklusiboan, anitzan, feministan… gure hazia jartzea. Oraingo honetan “Aske izan Koloretan” ipuinaren bidez egitea da proposamena.
Aske izan koloretan ipuina Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Aniztasuna irudikatu nahi duen ipuina da, sexu eta genero estereotipo arauak tratatzen dituena. Horrela Euri, Maixa, Xole, Gexan eta Mixel lagun talde bat dira, eta haien gorputzak eta identitateak modu librean bizi dituzte.
Ondoan, Zangaluzeak dituzte, araua irudikatzen duten pertsonaiak dira. Zangaluzeen bitartez sistema bitarra, hetero-zuzena, neska edo mutil izateko modu konkretua… bultzatzen duen errealitatea irudikatzen digu liburuak.
Ipuin hau aniztasuna lantzeko erraminta bat izatea nahi dugu, ipuin hau da kontatu nahiko genukeen ipuina. Haur hezkuntzan baloreen transmisioa ipuinen bidez ematen da askotan eta hau da faltan botatzen genuen herraminta. Faltan botatzen genuelako sortu genuen.
Aniztasuna landu nahi dugu, heteroaraua non nahi lantzen delako, jaiotzetik barneratzen dugulako. Eredu on bat eta bakarra dagoela ikasten dugu eta besteok, eredu horretatik at gaudenok, aniztasuna gara, besteak gara. Ipuin honen bidez, ez dagoela eredu onik ez txarrik eta ez bakarrik adierazi nahi dugu.
Ipuina elebiz argitaratu dugu, eta euskarazko aleak aniztasunean gehiago sakontzen duen elementu bat dakar: euskalkia. Domen jatorrizko hizkera erabiltzea erabaki dugu Euskal Herriko txoko guztietara hau ere ailegatu dadin.
Beraz, hemen duzue eskuragarri sortu dugun materiala; hain beharrezkoa den aniztasunean txikitatik hezteko eskubidea helburu duen ipuina.
Hurrengo egunetan Hego Euskar Herriko eskola Publiko guztietara helduko da, eta gure egoitzetan salgai jarriko dugu, nahi duenak erosi ahal izateko.
Ipuin hauek eskuragarri izango dituzue gure Iruñeko, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko egoitzetan. Horretaz gain Gasteizko Zuloa liburu-dendan eta Iruñeko Karrikiri euskal dendan ere egongo da salgai.
Leave A Comment