Merezimendu-Lehiaketa dela eta, hainbat dira sortu diren zalantzak. Horregatik, finkotasun kontratu eta 2023-2024 ikasturte hasierarako ohar batzuk azalduko ditugu ondorengo lerroetan.

  • Finkotasun kontratua sinatu behar duten hezitzaileek, barematzeko aurkeztu dituzten dokumentu guztien originala eta kopia bat eraman behar dute Eibarrera, NANarekin batera. Ofizioz barematutako arloen dokumentazioa ez da aurkeztu behar.

  • Lizentzia edo baimenen bat disfrutatu nahi duen hezitzaileak, 15 eguneko aurretiaz egin behar du eskaria (ezkontza, norberaren eginkizunetarako baimena, haurrak edo helduak zaintzeko eszedentzia edo jardun murrizketak, adibidez.) Irailaren 1ean kontratu berri bat izango duten hezitzaileek jada pertsonalean eskatu dezake behar duten lizentzia edo baimena, lehenbailehen indarrean sartu dadin.

  • Irailaren batean lanean hasteko, EPE deialdian adierazten den bezala, langilea lanerako prest egon behar da (ezin da baja egoeran egon). Deialdian jasotzen den bezala, kasuan kasu aztertuko dira lanera inkorporatu ezin diren kasu bereziak. Beraz, horrelako egoera batean aurkitzen diren hezitzaileak, lehenbailehen enpresarekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu.

Lanpostuen aukeraketan egondako ukoen inguruan ez dugu informazio zehatzik, baina badirudi, kontratuak sinatu ostean banatuko direla geratzen diren plazak.


Espero dugu argigarriak izatea ondorengo lerroak eta edozein zalantza izatekotan jarri lasai asko harremanetan
STEILAS sindikatuarekin.