2014-06-26 kartela barakaldoko kontzentra

EKAINAREN 26an, BARAKALDOKO UDALETXEAREN AURREAN KONZENTRAZIOA. ARRTSALDEKO 18:00etan

Barakaldon 120 haur baino gehiago udal haur eskoletatik kanpo gelditu dira, plaza nahikorik ez daudelako.  Gainera, Barakaldon dagoen eskaintza pribatua oso handia da eta familia asko zuzenean aukera hori behartuta hartu behar dute.

Egoera hau urtero errepikatzen denez, duela bi urte baino gehiago (2011ko abenduan), Udalbatzan PNV-EAJk aurkeztutako mozio bat aurkeztu zen, mozio horren bitartez Barakaldo Haurreskolak Partzuergoa integratzea onartu zen eta hemendik aurrera zabaldu behar diren haurreskolak Partzuergokoak izatea, dagoen beharra eta eskaerei erantzuna emateko.

Hemendik aurrera, PSEk, alkatetza daukan alderdiak, Partzuergoko haurreskolen kontra mantendu duen jarrera oso mingarria izan da, behin eta berriro, gure kontrako irainak eta gezurrak bota dituelarik, gure profesionaltasuna kolakan jarri du behin eta berriro.

Gure ustez, onartezina da, jarrera politiko bat defendatzeko, beste batzuen kontrako gezurrak botatzea, eta jarrera hori salatzeko hurrengo astean Barakaldoko Udalbatza ospatzen den momentuan, kontzentrazio bat burutzea erabaki dugu. Kontzentrazio honen leloa hauxe izango da: BARAKALDOK BEHAR DUELAKO PARTZUERGOKO HAURRESKOLAK HEMEN ETA EDONON.

Alderdi politiko ezberdinekin hitz egin dugu beraien atxikimendua lortzeko, horregatik kontzentrazio honetan ez dira siglak agertuko ahalik eta zabalagoa izateko.

Zuen parte hartzea eskatzen dizuegu eta deialdia ahalik eta gehien zabaltzea komenigarria izango litzateke.

EKAINAREN 26an, BARAKALDOKO UDALETXEAREN AURREAN KONZENTRAZIOA. ARRTSALDEKO 18:00etan