Cargando Eventos
Este evento ha pasado.

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 6. ikasturteak 7 hizkuntza hurbilduko dizkigu edizio berri honetan: sorabiera, lakota, nasa yuwea, mankanyera, pirineotako euskalkiak eta kalaallisut. Zazpigarrena AnHitzak ekimenetik  gerturatuko diren gonbidatuen hizkuntza multzoak osatuko du. Karlos Zurutuzak inauguratuko du ikasturte berria urriaren 14an “Hitzaren jabeak: amazig eta kurdu herrien hizkuntz biziberritze prozesuak” izenburupeko hitzaldiarekin.

Gatazka guztien erdigunean hizkuntzak daude, nahiz eta batzuetan zauri hauek ikusezinak diren. Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean ere ez da salbuespenik egon, eta hizkuntzen egoerak mintzo dituzten herrien egoeraren araberakoak dira.

Hamarkada luzeko diktadurak pairatu ostean, Libiako amazigek nahiz Siriako kurduek kultur eta hizkuntz biziberritze prozesuari ekin diote. Historian lehendabiziko aldiz, amazigera Libiako eskola eta unibertsitatetan ikasten da, bai eta kurduera Siria iparrean. Ez da kontakturik egon bi herrion artean, baina kultur prozesu biak simultaneoki garatu dira azken zortzi urteotan zehar.

IZEN EMATEA

Hitz Adina Mintzo zikloa UEUren ikastaro eskaintzen barruan sartzen da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 30 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko.

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta UPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).