Cargando Eventos


🧐 ELIKATU ALA JAN?
Elikadura eskubideari buruzko Nazioarteko topaketak
🗓 Azaroak 11 eta 12
📍Bilboko Zabalguneko Merkatua
Informazio guztia eta izen-ematea: www.elikatualajan.net

Elkartrukerako, eztabaidarako eta eraikuntza kolektiborako nazioarteko gune bat sortuko dugu, sektore ezberdinetako erreferentziazko eragileekin, elikadura eskubideari buruzko eztabaida publikoa erabaki-guneetara zabaltzeko eta gizarteratzeko asmoz.

Topaketetan herri ezberdinetako nekazal erakundeek, gizarte eragileek eta instituzio ezberdinek hartuko dute parte. Era berean, kolektibo zaurgarrien ordezkariak ere bertan izango dira, eskubideen titular gisa; eta ordezkari politiko-instituzionalak, Elikadura Eskubidea bermatzeko betebeharren titular gisa.

ZABALDU ETA PARTE HARTU!