Cargando Eventos
Este evento ha pasado.

Tailer honen helburua, alde batetik, pobrezia menstrualak dakarren errealitate sozialean sakontzea da, pobrezia hori ikusarazteko eta ezagutzeko. Eta, bestetik, hilekoa modu jasangarrian zaintzeko moduak ezagutzea, hilekoan erabiltzen diren produktuetatik hasi eta autozaintzara eta gure zikloei eta gorputzei buruz dugun autoezagutzara arte.

Tailer hau euskaraz izango da.

  • Noiz? Urtarrilak 29, larunbata, 10:30etik 13:30era
  • Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Prezioa? 5 € (SETEMeko kideak dohainik)
  • Izen-ematea? Formularioa (hemen klik egin)

Prestakuntza-emailea:

Espacio de Desaprendizaje, tailer eta hitzaldien bidez sexu-hezkuntza integralaren eta hilekoaren hezkuntzaren beharra ikusarazi nahi duen elkartea, betiere ikuspegi feministatik. Horregatik, desikasteko eta taldean sortzeko espazioak sortzen saiatzen da.