Cargando Eventos
Este evento ha pasado.

Kaixo lagun!!
2023an Iraultza Txikien Akanpada Araban (Izarran) egingo dugu!☺️☺️ Guztia antolatzen hasteko urtarrilaren 29an izango dugu lehen asanblada orokorra. Izarrako kultur etxean elkartuko gara 10:00etan (14:00ak arte luzatzeko asmoarekin).

Deialdi honetara gonbidatzen dugu ITAn parte hartzeko motibatuta egon daitekeen oro. Honekin batera, arabako eskualde ezberdinetako jendea eta mugimenduak gonbidatu nahi ditugu, araba mailako herri mugimendua saretzeko eta elkar ezagutarazteko asmoa ere baduelako akanpada honek, besteren artean!

29an ikusiko dugu elkar!!💪🥳⛺️