Cargando Eventos
Este evento ha pasado.

Hamaika Begirada – Enlazando Miradas kongresuak bigarren edizioari ekiongo diogula berri eman nahi dugu SETEM Hego Haizeatik. Urriaren 20, 21 eta 22an abiatuko dugu ekintza hori, zein hiru arratsaldez era onlinean abiatuko dugun, 16:00etatik 19:00etara arte.

Modu horretan kontsumo arduratsua eta feministaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren proposamenetan interesatuta dagoen edozein pertsona edo erakundeari parte hartzeko bidea erraztuko dugu. Gure xedea hiru botereak – norbanakoa, kolektiboa eta publikoa – eraldatzera datozen proposamenak elkartzea eta aberastea izango da.

2017 urtean abiatu genuen lehenengo aldiz kongresua. Bertan egon al zinen? Oraingo honetan lau ardatz jorratuko ditugu:

  • Alternatibak krisiaren aurrean intersekzionalitatetik
  • Erakunde bizigarri eta bideragarriak
  • Indarkeria kontsumitzen dugu?
  • Pribilegioak mahai gainean

Beraz, azpimarratu eta erreserba itzazu datak, eta edozen zalantza edo ekarpen izanez gero jarri gurekin harremanetan kongresua@setem.org helbidearen bidez. Laster zehaztazun gehiago ekarriko ditugu. Zuzen jaso nahi baldin badituzu eman izena gure buletinean edo jarraitu gure sare sozialak.