Cargando Eventos
Este evento ha pasado.

Manifestazioa Erromon

Itzubaltzeta III gaztetxearen berrokupazioa zapaldu zuten Ertzaintzak eta EAJ-k pasa den astean. Desalojoaren aurka, eta gune autokudeatuen defentsan, manifestazioa deitu dute Gazte Asanbladako kideek ostegun honetarako, abuztuak 6. Arratsaldeko 19:00etan Santa Eugenia Plazan da hitzordua.

Bestalde, desalojoaren egunean izan ziren poliziaren oldarraldiengatik, isunik baduzu, edo kolpatua izan bazinen jarri kontaktuan epaiketaitzubaltzeta@gmail.com-en.