Cargando Eventos
Este evento ha pasado.
Adi Piratak!
Datorren larunbatean, abuztuak 8, manifestazioa deitu dugu Gladys Enean eguerdiko 12:00etan osasun eta segurtasun neurriak mantenduz.
Aurtengo egoerari aurre egin eta auzoetako jai-bartzordeez inguratuta jai herrikoien alde egingo dugu. Donostiako Udalak ez du prestutasunik azaldu auzoetako jaiak antolatzeko, egoerari aurre egin eta moldatzeko herritarren saiakerei oztopoak baino ez dizkie jarri. Horregatik, Piratok Donostiako auzoetako jai-batzorde eta Teknikariok sindikatuarekin bat egin dugu jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatzeko. Bestalde, abuztuak 5ean gure aurtengo ekimenak aurkeztuko ditugu. Adi gure sareei! #GoraJaiHerrikoiak